Las cookies ayudan a manejar la navegación en la web y a ofrecer servicios de terceros, como el acceso a redes sociales. Al utilizarlos, aceptas que usemos cookies. Para más información se puede consultar nuestra Política de Cookies.
De acuerdo


Contactos:







Askapen Sound Sistema

Bilbao (Bizkaia)
Registrado desde 26-01-2014

Biografía:

Askapen Sound Sistema, Gorka Suaia abeslari eta produktorearen proiektu berria da.
Euskal Herriko hip-hop eta reggae mailan ezaguna, 2004tik Gasteizko Kodigo Norteko taldekidea izan da, zenbait disko kaleratu dituenekin, eta azken urteetan sound system eta talde desberdinekin ere parte hartu du: 121 krew, Nebula selektah edo Revolutionary Brothers...besteak beste. 2012an aspalditik buruan zeukan proiektu honi ekin zion, reggae doinuetan gehiago murgilduz.
Proiektuaren oinarria sound system kontrainformatibo euskalduna osatzea da, babylonen aurkako mezu kontzientez betea, reggaeren soinu askatzaileaz baliatuz. Honetarako estilo desberdinak jorratzen ditu: hip-hop raggamuffina, dancehalla, rub-a-duba, stepperra, duba, junglea... gogoa askatzera eta dantzan jartzera gonbidatzen gaituzten soinuak.
Berezko soinua lortzeko, autoekoiztutako riddimek nagusitzen dute, diskoan zein zuzenekoan, “Mundua salgai” disko berrian adierazten duen bezala. Aldi berean, honek aukera ematen dio zuzeneko duba egiteko, bizitasun handia ematen diona zuzenean.
2013ko udaberriaren bukaeran bere lehen diskoa kaleratu du Taupaka elkartearekin, “Mundua salgai” izenekoa; herria, maitasuna, inperialismoaz... edota bizi garen sistema honetaz diharduten hamaika kantarekin osatuta.
Askapenaren eguna heldu da...

DISCOS


Mundua Salgai (2013)

Esta acción eliminará el disco con todos sus temas. No podrás deshacer la acción.


Todo el contenido publicado en Euskal Hip Hop Herria tiene el consentimiento de sus autores.

WEBS AMIGAS

FOLLOW THE PARTY ESKINA FEMENINA XOLOMO GANGSTA EH Margotzen CRSOFT