Las cookies ayudan a manejar la navegación en la web y a ofrecer servicios de terceros, como el acceso a redes sociales. Al utilizarlos, aceptas que usemos cookies. Para más información se puede consultar nuestra Política de Cookies.
De acuerdo


Ficha de Disco

Volver al listado

Hesiaren Beste Aldean (2009)

Norte Apache

Norte Apache taldearen lehenengo diskoa, 2009 urtearen hasieran zehar Tanunder S.A. eta Jakemate estudioetan grabatua Sow Enestiren eskutik.

Disko honek bederatzi abesti biltzen ditu, hasieratik bukaera arte hesiak gainditzeari buruz hitz egiten dutenak. Eurek dioten bezala, “hesi fisikoak, heriotza, sentimenak, herrialdeen hesiak, hizkuntzen hesiak… gure mugak gainditu behar ditugu ametsak gauzatzeko eta libre izateko, maitatzeko, garenak izateko…”.

Rap freskoa eta berritzailea egiten dute, euskarazko raparen kimu berriak. Taldearen ustez, “hitzarekin borrokatzen duenak, sentimenak askatu eta egiak ozenki esaten ditu”. Bizitzari “eutsi goiari!” esaldiari bezala heltzen diote, bertso txukun eta gogorrak, esaldi biziak, eta mezu positibo bat: elkartasuna eta begirunea, baikortasuna.



Todo el contenido publicado en Euskal Hip Hop Herria tiene el consentimiento de sus autores.

WEBS AMIGAS

FOLLOW THE PARTY ESKINA FEMENINA XOLOMO GANGSTA EH Margotzen CRSOFT