Las cookies ayudan a manejar la navegación en la web y a ofrecer servicios de terceros, como el acceso a redes sociales. Al utilizarlos, aceptas que usemos cookies. Para más información se puede consultar nuestra Política de Cookies.
De acuerdo


Ficha de Disco

Volver al listado

Quilombo (2011)

Norte Apache

Norte Apache taldearen diskoa, 2011 urtearen bukaeran kaleratutakoa. Euskarazko rap doinuak. 10 abestiz osaturiko diskoa tartean Gabriel Arestiren olerki baten moldaketa bat. 3 urteetan zehar emandako zuzeneko ugarien eta bizi izandakoaren emaitza da Quilombo diskoa.

Aurrera pauso bat eman dute instrumentaleen produkzioan soinu hobe baten bila, horretarako produkzio lanetan DJ Alf (MAK), DJ Hawa (121Krew) eta Iker Eskurza aritu dira eta ahotsetan ere ekarpen desberdinak izan dituzte, hala nola Aiora (Zea Mays), Miren Amuriza (bertsolaria), Endika (121Krew) eta Jon (MAK).

Abestietan gai ezberdinak lantzen dituzte Norte Apacahe taldekoeek: maitasuna, distantzia, inposatutako eta norberak jarritako kartzelak, ezin egonak, sentimenduen danbak, politika, kultura askea, autogestioa… ikuspegi askatzaile eta internazionalista batekin, Nicaragua eta hainbat herrialde indigenen eskubideak aldarrikatuz.

Azken finean Quilombo erraldoi honetatik irteteko mugiarazten dituzten hitzak, poesia eta metaforaren ikuspegitik. Rap erradikalaren ildotik jarraituz, iraganera begira, Selektah Kolektiboaren testigua hartuz, Brooklynen hasitako mugimendu honen sustrai errebindikatzaileak aldarrikatuz.



Todo el contenido publicado en Euskal Hip Hop Herria tiene el consentimiento de sus autores.

WEBS AMIGAS

FOLLOW THE PARTY ESKINA FEMENINA XOLOMO GANGSTA EH Margotzen CRSOFT