Las cookies ayudan a manejar la navegación en la web y a ofrecer servicios de terceros, como el acceso a redes sociales. Al utilizarlos, aceptas que usemos cookies. Para más información se puede consultar nuestra Política de Cookies.
De acuerdo


Ficha de Disco

Volver al listado

Denboraren Ildoa (2005)

121 Krew

121Krew taldeak ateratako bigarren erreferentzia dugu eta soinu kalitate minimo batekin ateratako lehenengoa. Hamabost abestiz osaturik dagoen diska honetarako zati musikalaren pisua Hawa-k eraman du, programazioak kutsu frantziarra dutelarik. Testuei dagokionez, egunerokotasuna, ametsak, eremu intimoa… errepikatzen diren kontzeptuak izango dira.

Lan hau burutzeko ezinbestekoa izan da zenbait lagunekin egindako elkarlana; Mofus (Critikers) eta bere ragga doinuak, Eider (Infux) egunon abestian egiten duen estribilloa, Rufoh eta bere beatboxa, La Causa del Odio-k prestatutako programazio sakona diska ixteko, eta Itziar, Omar eta Jon Floresek egindako lana bai argazkiak eta logoa prestatzen eta bai nahasketa aurrera eramaten.



Todo el contenido publicado en Euskal Hip Hop Herria tiene el consentimiento de sus autores.

WEBS AMIGAS

FOLLOW THE PARTY ESKINA FEMENINA XOLOMO GANGSTA EH Margotzen CRSOFT